XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURRERA GOAZ...

Joan zen astean kontrareforma giroan ote giñen galdetzen genduen.

Gaur ezezkoa eman beharrean gera.

Ez gera ez gaude kontrareforma giroan.

Pauso aundia egin du aurrera Espaiñiako Gotzaidiak.

Kontra-Dokumentu onen gora beherataz irakurlea jakiñaren gaiñean izango dalakoan nago.

Erroman egina omen da baina.

Aita Santuaren baimenik gabe aterea.

Gotzaiei bakarrik bidali izan behar omen zuen eta gertatu zena zera izan zen: Gotzaien eskuetara baiño lehenago iritzi zitzaien zenbait Agentzitako kazetalariei.

Gauza illun zamarra onako au borondate ona egon dela esateko.

Zarata eta zalaparta galantak ikusi izan ditugu zenbait egunerokotan.

Egon eziñan ibili zen, eta jendea xaxatzeko moduko itzez ornitutako izenburuak agertu zizkiguten.

Madrilgo Gotzaia Tarancon Jaunak bere lekuan gauzak ipiñi behar zirela-taitzaldi koxkor bat egin zuen Gotzaidiaren lebenbiziko bilkuran.

Itzaldi luzea ta neurtua.

Egia zaletasunez egindako hitzaldia.

Aita Santu Paulo VI garrenaz mintzatu zela-ta ez zegoela Erromatik argi gorriik urrian onartu ziren konklusioak aurrera eramateko.

Bildurrik gabe praxisera emateko, konfiantza eta itxaropen osoaz.

Ekin zioten bideari jarraitzeko.

Au zen Tarancon Jaunak gaiñontzeko gotzaiei zuzendu zizkien esanen mamia.

Gotzaidiak onartu ditu Urriko Bilkurako konklusioak.

Dudarik gabe, pauso ederra Españiako Elizak aurrera joduen pausoa.

Bildurrik gabe, bide estua den kristau herriari dagokiona-ta, bideari ekin diote bidetxigorrean zehar.

Datorkigun Konkordatoak (egiten bada behintzat) gauza hauek denak kontuan eduki beharko ditu.

Bestela ez da onartua izango.

Estadu eta elizaren arteko arremanetan argi gehiago dedilla nahasketa gutxiago.

Hau denontzat mesedegarri izango da.

Elizak ez du behar aginte politikoaren itzalik eta laguntzarik bere egitekoa betetzeko.

Ez luke izan behar behintzat.

(Norbaitek konklusio denen berri jakin nahi balu, liburutegietan arkitzen da liburu eder bat, bilduma eran osatua).

Zenbaitek galdetuko du... Eta, guri, zer...?

Neuk ere sarritan egiten diot neure buruari galdera hori.

Zer axola zaio jendeari Estadu eta Elizaren arteko adiskidetasun edo asarre uneak?

Benetan ezer gutxi.

Dena dela, gaur, hemen, gure egoera konkreto honetan pauso bat aurrera izan dela argia da.

Ibillaldi luzea degula aurrean oraindik ere, egia borobilla da.

Nunbaitetik asi behar eta, hortik asi da eliza.

Geroak esango du... (kanta zaharrean bezela) garrantzi aundia izan duen ez.

Ni baiezkoan nago.

Urteetako loturak austeko unea mingotsa izan ohi da edonorrentzat.

Haragi etenak eta odol uzteak gerta ohi dira une hoietan.

Itzez egin dena, benetan eta errealitatean ikusten dugunean, Españiako Historian momentu aundi bat litzake.

Etorkizun illunagoa gertatzen zaio Elizai.

Illunagoa baino libreagoa.

Eta askatasuna saldu ezinezko ahalmen bat du kristau geranontzat.

Eta azkenik asmo bat eta amets bat.

Noiz ikusiko ditugu euskal Erriko Gotzaiak, ipar aldekoak eta ego aldekoak, elkarrekin lanean gureak diren arazoak aztertzen eta egosten? Kanta zaharrari jarraituaz geroak esan beza...!

Juan Jose Goenaga.